Donostiako zinema jaialdia apirilaren 23tik 30era egitekoa zen. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute.
Covid-19k sortutako egoeraren eraginez, apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute.
“Gizarte-erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin da berme osoz egin aipatutako egunetan. Dena den, antolakuntzak, orain inoiz baino gehiago, bere konpromisoa agertu nahi du pentsatzen jarriko gaituen eta aztarna utziko duen kultura eraldatzaile baten alde, giza eskubideen urraketak salatuko dituena, eta elkartasunaren zein enpatiaren aldekoa”. Horregatik, urte osoan zehar lanean berdin jarraituko duela nabarmendu dute askotariko ekimenak sustatzen eta bere programazioa eskaintzen, egoerak ahalbidetzen badu.
Bitartean, Donostia Kulturak Zinemaldiaren ardurapeko kanal bat ireki duela gogorarazi nahi izan du, Filmin online zinemako plataformarekin lankidetzan. Bertan eskuratu ahal izango dira aurreko zinemaldietan eskaini diren filmak, Zinemaldiak bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuak, gizarte gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanak, eta euskal ekoizpenei buruzko atal bat, tartean Hilos de sororidad dokumentalaren estreinaldia ere badago: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian