Tresnaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan.
Koronabirusaren krisiaren ondorioz, etxean egon behar dugu eta mintzalagun asko eta asko euskara praktikatzeko tarterik gabe geratu dira. Horren aurrean, Mintzanet egitasmoa aurkeztu du Maramara taldearen hizkuntza zerbitzuak. Bere esanetan, “tresna aproposena da euskara praktikatzeko etxetik mugitu gabe. Edonon eta edonoiz, eta doan”.
Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz hitz egiteko aukera izango dute Mintzanet-eko webgunearen bidez. Tresna hau guztiz doakoa da eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskaraz ongi dakiena da (ez du titulurik behar). Bidelaria, berriz, euskara praktikatu nahi duena da (B1 maila izan behar du gutxienez).
Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestelako ondorio positiboak ere baditu Mintzanetek: mugak gainditzea “distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan ditzaketen arazo fisikoak edo denbora eragozpenak”, askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldun kopurua handitzea.
Une honetan, bidelagunak (laguntzaileak) behar dituztela diote egitasmoa martxan jarri dutenek. Beraz, “denbora gehiago baldin baduzu, eman izena!”.
Interesa dutenek webgunearen bidez eman beharko dute izena hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian