Egitasmoari esker, antzerkia, dantza, musika eta beste hainbat adierazpen artistikok aretoetatik Herri Bizia webgunera egin dute jauzia. Programazioa Errenteriako Udalak kontratatutako emankizunekin osatzen ari da.
Covid-19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Horren emaitza da Kultur labea egitasmoa: egoera honek irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; “herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat”, hain zuzen.
Hala, Kultur Labea egitasmoari esker, antzerkia, dantza, musika eta beste hainbat adierazpen artistikok aretoetatik Herri Bizia izeneko webgunera egin dute jauzia. Programazioa Errenteriako Udalak kontratatutako emankizunekin osatzen ari dela azaldu dute egitasmo honen sustatzaileek.
Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etan izaten da hitzordua eta sortzaileek euren etxeetan grabatutako pieza bana eskaintzen dute Herri Bizia atarian. Dagoeneko Eneko Gil dantzariak, Idoia Hernandez piano jotzaileak, Oscar Manso musikari eta poetak, Sihara Nuño eta Jose Manuel Uria idazleek parte hartu dute.
Egun hauetan, Errenteriako beste bi artistek etxean grabatutako sorkuntza lanak eskaintzen ari da ditu egitasmoak. Atzo esaterako, Joxe Mari Carrere ipuin kontalariaren eskutik, Mikelazulo. Istorio berdaderoa kontakizuna entzuteko parada egon zen. Gaur berriz, Alazne Etxeberria aktoreak umoreari tarte bat eskainiko dio euskaraz sortutako bakarrizketa baten bidez. Kultur Labera Herri Bizia webgunetik sar daiteke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian