Herrialdeko zazpi euskal irratiekin elkarlanean sortutako egitasmoa da honakoa. Hiru saiotan, Nafarroako hamasei bertsolari ariko dira guztira; gaur egingo da lehena, 10:00etan, Euskalerria Irratian, zuzenean.
Nafarroako bertso plazara ere etena ekarri du koronabirusaren krisiak, eta asko dira azken asteetan bertan behera utzi behar izan diren bertso saioak. Egoeraren aurrean, Nafarroako bertsolarientzat etena erabatekoa izan ez dadin, eta aldi berean, bertsozaleari eskaintza egin nahian, Nafarroako Bertsozale Elkarteak Konfinamenduko Bertso Saioak egitasmoa abiatu du. “Krisialdiak, bere gogorrean, komunitatea trinkotzeko aukera ekarri du mahai gainera, eta bertsoak ekarpena egin dezake bide horretan. Gainera, komunitatearekiko zerbitzu horretan aspaldi ari dira Nafarroako euskal irratiak, eta bidelagun ezin hobeak dira bertsolaritzaren zabalkundean ere”, adierazi du elkarteak.
Hala, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta herrialdeko zazpi euskal irratiek (Euskalerria, Esan Erran, Beleixe, Aralar, Karrape, Irati eta Xorroxin Irratia) egitasmoa elkarlanean antolatzea erabaki dute. Zehazki, hiru bertso saio izango dira, uhinen bitartez barreiatuko direnak, eta bertan ariko dira kantari Nafarroako 16 bertsolari. Gaur, apirilak 17, izango da lehena, Euskalerria Irratian, zuzenean. Hauek izango dira saio guztiak:
Euskalerria Irratian. Apirilak 17, 10:00etan (zuzenean)
- Alazne Untxalo
- Josu Sanjurjo
- Julio Soto
- Saioa Alkaiza
- Xabat Illarregi
- Xabier Terreros
- Aurkezlea: Reyes Illintxeta
Esan Erran, Karrape eta Beleixe Irratietan.
Apirilak 23, 12:00etan (Esan Erran), 18:00etan (Karrape) eta Apirilak 24, 12:00etan (Beleixe)
- Eneko Fernandez
- Idoia Granizo
- Julen Zelaieta
- Patxi Castillo
- Sustrai Colina
- Gai-jartzailea: Ander Aranburu
Aralar, Xorroxin eta Irati Irratietan.
Apirilak 23, 13:15ean (Aralar), 13:30ean (Xorroxin) eta 17:00etan (Irati)
- Endika Legarra
- Erika Lagoma
- Joanes Illarregi
- Mikel Lasarte
- Oskar Sanz de Acedo
- Gai-jartzailea: Miel Mari Elosegi Luze
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian