Fernando Velazquezek moldatutako eta Euskadiko Orkestrarekin grabatutako Izaroren Errefuxiatuena, Koilara eta Tu escala de grises kanten bideoklipen estreinaldia, izango da gaur, bihar eta etzi Euskadiko Orkestraren sare sozialetan.
Euskadiko Orkestrak erreferentziazko euskal artistak eremu sinfonikora eramateko ekimen digital hau jarri zuen martxan duela pare bat urte, Zea Mays taldearen hiru bideoklip eta Doctor Deseoren beste hainbeste grabatu eta zabaldu zituenean. Ekimenak arrakasta handia izan zuen eta Orkestrak berak jakitera eman duenez, “oraindik orain bideo hauek milaka bistaratze biltzen jarraitzen dute sareetan”. Formatu horren estreinaldia arrakasta handikoa izan zen orkestrarentzat, eta eskaera gehien jasotzen ari diren euskal artistetako batekin errepikatu nahi izan du oraingoan, Izarorekin, alegia.
Hala, pasa den urteko azaroan ateak itxita grabatu ziren bideo hauek Miramongo egoitzan, Fernando Velazquezen gidaritzapean. Getxoko musikagile eta zuzendaria Izaroren Errefuxiatuena, Koilarak eta Tu escala de grises kanten moldaketa sinfonikoak egiteaz arduratu zen, baita proiektu berri honen zuzendaritza artistiko osoaz ere. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainment-eko Jabi Elortegiren esku geratu da oraingoan ere. “Orduan egin zen grabazioa eta orain, konfinamendu garaian, inoiz baino zentzu gehiago hartzen duen honetan, aurkeztuko dugu eremu digitalean”, adierazi du Euskadiko Orkestrak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian