Bizkaia Txapeldun izeneko egitasmo honetarako Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, Egunpasa ederra ipuina ondu dute, Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, Leihoetako bateriak eta Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, Telmoren Beldurra, besteak beste.
Bizkaiko hainbat idazle eta ilustratzailek bat egin dute Bizkaia Txapeldun ekimenarekin: Toti Martinez de Lezeak eta Nuria Hache ilustratzaileak esaterako, El pincel magico ipuina ondu dute; Mikel Alvirak eta Alex Orbek, Hashtag contra virus; Leire Bilbaok eta Irati Egurenek, Egunpasa ederra; Nerea Arrienek eta Ane Pikazak, Leihoetako bateriak; Jabier Elortzak eta Elena Ciordiak, Telmoren Beldurra, eta Seve Callejak eta Kike Infamek, Pony Pottoka.
Bizkaiko Foru Aldundiak apirilean abiarazitako ekimen honek konfinamenduan zehar umeek egin dituzten ehun lan inguru bildu ditu dagoeneko.
Egitasmoak geratzen diren konfinamendu-egunak ahalik eta modurik atseginean pasatzea du helburu, horretarako, antolatzaileek gonbit egin diete txikienei, “ondo pasatzen duten bitartean, beren maitasuna helaraz diezaieten gure aitite eta amamei, mezu, gutun, olerki, marrazki edo margolan baten bidez, ‘Bizkaia Txapeldun’ ekimenean parte hartuta”.
Bi aukera izango dituzte haurrek zeregin horretarako: batetik, Zu Margolari atalean margolanak egin ahal izango dituzte eta, bestetik, Hitz Biribilez atalean, kontakizun, gutun, olerki edo mezuak bidal ditzakete. Kasu bietan, txikienek ikusten dutena, sentitzen dutena, egunero egiten dutena, normaltasunera itzultzen direnean egin nahi dutena… margotu edo idatz dezakete. Haien irudimenetik sortzen den edozein ideiak balio du.
Marrazki eta margolanen kasuan, lanari argazki bat atera eta posta elektronikoz bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus helbidera edo WhatsApp 688847473 telefono-zenbakira bidal daitezke. Idazlanak bidaltzeko, berriz, bi aukera hauek daude: posta elektroniko berera bidali ahal dira, pdf formatuan, edo, bestela, WatsApp bidez, edozein formatutan. Mezuan, egilearen izena eta adina baino ez dira jarri behar (Adibidez: Araitz, 7 urte).
Bidaltzen diren lanak egunero argitaratuko dira ekimenari buruzko informazioa duen www.bizkaia.eus/bizkaiatxapeldun webgunean. Hortik, sare sozialen eta WatsApp bidez partekatu ahal izango dira, Bizkaiko aitite-amama guztiek jasotzeko aukera izan dezaten.



You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian