Orgen besta udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, uztailaren 19an egitekoa zen.
“Bizi dugun egoera beltz honen aitzinean, egoerak hala behartuta, 2020 urtean Baztandarren Biltzarra bertan behera geldituko da”, jakinarazi du sare sozialen bidez Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Azaldu dutenez, erabaki zaila izan da, baina, egungo egoera ikusirik ezinezkotzat jo dute ekimenaren antolaketa. “Urte berezia izanen bada ere, hausnarketa urte gisa planteatu dugu”. Izan ere, elkartea ez da une goxoak bizitzen ari. Lantaldean jende gutxi izanik, lan karga handiak bizi dituzte. Hori horrela, lan-sare bat sortzen ari dira boluntarioak biltzeko. “Ekimentxo honek martxan jarraituko du datorren urtera begira, aurten bestarik antolatu ez arren. Baztandar guztien prestutasuna ikusi nahi da, hori ere, 2021eko baztandarreneko antolaketan ezinbertzekoa izanen delarik”, adierazi dute.
“Baztandarren biltzarra atzeratzea ezinezkoa dela ondorioztatu ondoren, urte bukaeran seinaleren bat egiteko ideia mahai gainean izan dute elkartean. Dena den, aurrerago etorriko dira etorri beharreko albisteak”.
Amaitzeko, urtez urte besta honen antolaketan, “gure ondoan izan ditugun sukaldari, zerbitzari, musikari, teknikari, dantzari, artisau, herritar, garbitzaile, komertzio, laguntzaile eta bidean atzendu ditugun lagun guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu elkartetik. Zuek gabe besta honek ez luke duen distirarik izanen. 2020koa ezinezkoa izanen bada ere, 2021eko Baztandarren Biltzarra ahaztezina izanen da!”.
Iazko Baztandarren Biltzarra.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian