Egun osoan zehar izango dira ekimenak Antzokia eta Jazzaldia Etxean egitarauen barnean eta DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioa.
Bihar, apirilak 30, osteguna, Jazzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin egingo du bat Donostia Kulturak eta arreta berezia eskainiko dio jazzari bere eguneko programazioan.
Hala, egunari hasiera emateko, goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean, DK Irratiko Ispilu Beltzairratsaioak jazza izango du gai nagusi eta Miguel Martin Donostiako Jazzaldiko zuzendaria, Ainara Ortega kantaria eta Iñaki Salvador piano jotzailea gonbidatuko dituzte euskal jazzaren panoramaz hitz egiteko. Saioa 107.4 FM frekuentzian eta DK Irratiaren webgunean entzun ahal izango da.
Arratsaldeko 19:00etan berriz, Paul San Martin piano jotzaile donostiarrak blues eta jazz doinuz jositako kontzertua eskainiko du Antzokia Etxean egitarauaren baitan.
Jazz doinuekin jarraitzeko, Jazzaldiko zuzendari Miguel Martinek euskal jazz musika zerrenda hau atondu du Jazzaren Egunerako. Gainera, Jazzaldiko JazzaldiaEtxean atalean jazz musikari handien bideo eta abesti zerrenda ugari bildu dituzte.
Horiez gain, ospakizun eguna luzatu nahi dutenek Euskal Telebistak maiatzaren 2tik uztailaren 4ra bitartean, larunbatero, Jazzaldiko saio berezi bat eskainiko du jaialdiko zuzenekoekin gauerdian. Besteak beste, Jamie Cullum, Elkano Browning Cream, Charles Mcpherson Quartet edota Silvia Perez Cruz-Toquinho-Javier Colina musikarien kontzertuak emitituko dituzte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian