Uztailaren 9tik 12ra bitartean egitekoa zen kale arteen jaialdi hau.
Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak ezin izango du aurten bere 31. edizioa egin COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, eskatzen diren neurriak ezin direlako ziurtatu. “Uztailaren 9tik 12ra egin beharreko jaialdia egitea ezinezkoa da egun bizi dugun egoera honetan, izan ere gogora dezagun urtero 20.000 ikusletik gora biltzen direla jaialdian zehar”.
KALEKAren prestakuntza lanak eginda, bertan parte hartu behar zuten konpainia eta kolektiboak aukeratuta zeuden. Deialdi irekian aurkeztu ziren 500 taldeetatik 20 izan ziren aukeratuak. Edizio honetan jatorri ezberdineko ikuskizunak aurreikusten ziren, besteak beste, Kolonbia, Txile, Katalunia, Estatu espainiarra eta, jakina, Euskal Herriko konpainia eta kolektiboak. Jarduera guzti hauek eduki, formatu eta hizkuntza anitzetako dantza, zirkua, clown, keinu-antzerki, esperimentazio espazioa edota piroteknia ikuskizunen bidez eskaini behar zituzten.
Aurtengo jaialdia bertan behera geratzen den bigarren aldia izango da, 1995eko edizioa eta gero. Garai horretako krisi ekonomikoa izan zen jaialdia galarazi zuena.
Antolatzaileen arabera, Kaleka Lekeitio eta inguruan egiten den jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta horrela izan behar du hurrengo urteetan ere. “Gure herriaren nortasunaren parte da jaialdi hau, urtero milaka pertsona gurera erakartzen dituena. Kultura arloan ere sekulako aberastasuna eskaintzen digu, beste modu batean ikusi ezingo genituen ikuskizunak gurera ekarriz”.
Hurrengo urtean, egoera hobea izango delakoan, “jaialdiak bere ibilbideari eutsiko dio inoiz baino gogo handiagoarekin”, adierazi du antolakuntzak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian