Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.
Gazte Artea Ezkerraldean lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Ekimenak Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzea du helburu. Antolatzaileen arabera, “esparru profesionalean sartzen lagundu nahi diegu, beren proposamenak eta sorkuntzak ezagutarazteko aukera eskainiz”.
Deialdia Bilboko Itsasadarraren Ezkerraldeko lau udalerrietan erroldatutako artista gazteei zuzenduta dago, 15 eta 29 urte bitartekoei, hain zuzen. Hala, sortzaile bakoitzak euskarri digitalean entregatu beharko ditu bere obren irudiak, bai eta fitxa teknikoa ere. Fitxa horretan, obren ezaugarri teknikoak eta obra bakoitzaren bidez transmititu nahi denaren deskribapen txiki bat jasoko dira. Parte hartzaile bakoitzak gutxienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu.
Antolatzaileek udalerri bakoitzeko obra bana aukeratuko dituzte, irabazleen sor-lanak lau herrietan ikusgai egon daitezen. Aurtengo urritik datorren urteko urtarrilera arte egingo dituzte erakusketa ibiltariak, hau da, hiru aste inguru herri bakoitzean. Horretaz gain, sortzaile bakoitzak 300 euro jasoko ditu, obrak jendaurrean erakusteagatik.
Parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.
Oinarriak hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian