Liburuak euskal emakume antzerkigileek antzerki sorkuntzan duten egoeraren azterketa egiten du. EHAZEren iritziz, “gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke”.
Durangoko Azokan aurkeztu zuen Eneritz Artetxek Karanbola Hirukoitza: emakumeen presentzia euskarazko antzerki sorkuntzan saiakera. Gernikako antzerkigileak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz idatzi zuen liburua, “kulturako hainbat alorretan mugitzen ginen hainbat pertsonak ikerketa ezberdinak aurrera eramateko proposamena jaso genuen, ikerketa hauen helburua kulturaren esparru ezberdinetan emakume zein gizonek duten presentzia aztertzea zelarik. Niri antzerki sorkuntzaren arloa egokitu zitzaidan eta hori aztertzeari ekin nion”, azaldu du Hitzen Uberan atarian. Artetxek Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin (EHAZE) argitaratu zuen lana.
Saiakerak euskal emakume antzerkigileek antzerki sorkuntzan duten egoeraren azterketa egiten du. EHAZEren iritziz, gogoetarako, eztabaidarako eta kontzientzia hartzeko tresna paregabea izan daiteke. “Emakumeek euskal eszenan duten presentzia aztertzea ez delako soilik zenbakiez eta kupoez hitz egitea, teatroa bera ulertzeko eta zabaltzeko moduari eragiten dioten sakoneko aldaketez baizik”.
Antzerkizale Elkarteak azaldu duenez, udaberrian aurrez aurreko hainbat aurkezpen berezi zituzten aurreikusiak, baina oraingoz ezinezkoa zaie egitea. “Espero dugu aurkezpen horiek modu batera edo bestera laster berreskuratzea”. Bien artean, gogoetak ahalik eta gehien zabaltzeko xedez, Artetxeren saiakera osorik irakurtzeko moduan jarri dute sarean hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian