Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan izango dira ikastaroak uztailaren 13tik 4ra bitartean. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko.
Hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu denetara Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), uztailaren 13tik irailaren 4ra bitartean, Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko.
Hala, aurrekaririk gabeko egoera honetan, Udako Euskal Unibertsitateak neurri bereziak hartuko dituela iragarri du “Udako Ikastaro erakargarri eta arrakastatsuak” eskaini ahal izateko. Aurrez aurreko eskaintza izango dela azpimarratu dute, Udako ikastaro hauek “ezagutza eta esperientzien elkartrukerako gunea” baitira. Ikastaro guztiak bestalde, 6-10 ordukoak izango dira eta gehienez hamar pertsonako taldeak osatuko dira.
Ezohiko egoerak ezohiko neurriak hartzea eskatzen duela dio antolakuntzak, horregatik aurtengo Udako Ikastaroek hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute. “Egoera berezi honek sortzen dizkigun arazoak aukera bihurtu, ausartak eta sortzaileak izan, eta 48. Udako Ikastaroen eskaintza berezia #ElkarEkin osatuko dugu!”, adierazi dute.
Hemen ikusi dezakezue ikastaroen zerrenda osoa. Ikastaroen egitarauak aldatu egin daitezkela ere nabarmendu dute, horretarako, web gunean egongo da informazio eguneratua.
Izena emateko epea gaurtik aurrera egongo da zabalik eta antolakuntzak azaldu duenez, ez da itxiko, “ikastaroa hasi arte zabalik mantenduko da”.
Izena emateko hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian