Dokumentala ikusteko edukiera mugatua izango da, proiekzioaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera. Erreserba telefonoz bakarrik egin ahal izango da.
Gaurtik, ekainak 1, uztailaren 13ra bitartean, Women make film zinemagileei buruzko dokumental saila egongo da ikusgai Art House Zinema aretoan, BilboArten. Hala, zazpi astez jarraian, emakumeek egindako hamalau zinema ordu proiektatuko dituzte, astelehenero, arratsaldeko 19:00etan.
Hamahiru hamarkadatan zehar filmatutako pelikulen mila zati baino gehiago, bost kontinentetan, hamalau ordu baino gehiagoko zinta… Women Make Film (Emakumeek zinema egiten dute) dokumentala zinemaren historiaren azterketa bat da, munduko emakumezko zuzendari onenetako batzuen begiradatik, Tilda Swinton eta Jane Fondaren begiradatik, besteak beste. Mark Cousins zinemagileak idatzi eta zuzendu du road-movie zinematografiko hau, eta bertan, bizitza, maitasuna, politika, umorea eta heriotza xehatu eta aztertu egiten dira.
Dokumentala kapituluka egituratuta dago eta horietako bakoitza zinemaren munduko emakume batek kontatua. The Story of Film: odisea bat filmean bezala, Cousinsek film bat nola egin, nola filmatu eta nola editatu planteatzen du, eta baita zinemak nola deskribatzen eta islatzen duen eguneroko bizitza ere.
Dokumentala ikusteko edukiera mugatua izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, proiekzioaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera. Erreserba telefonoz bakarrik egin ahal izango da (94 415 50 97) proiekzioaren egun berean, eta saioa hasi baino ordubete lehenago. Ezin izango da erreserbarik egin proiekzioaren eguna baino lehen. Pertsonako gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie.
Egitaraua ikusteko hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian