Sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.
Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari ekingo dio, berriro, ekainerako prestatu duen musika, antzerki eta zinema programazioarekin. Guztira, lau kontzertu, hiru antzezlan eta sei zinema saio eskainiko dira Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, bi antzokiok izango dira Euskal Herriko lehenak, formatu handikoen artean, itxialdiaren ondoren zuzeneko programazioari berrekiten. Hain zuzen ere, edukieraren erdia erabiliz irekiko dira.
Zea Mays taldearen zuzenekoak emango dio hasiera datorren ostiralean, hilak 12, Victoria Eugeniako ekaineko programazioari. Hurrengo egunean, berriz, Egoitz Lasa eta Ramon Agirreren Gu primer! obra eskainiko dute Antzoki Zaharrekoan. Ondotik, zine-proiekzioak – Bang Bang Zinema eta Nosferatu ziklokoak-, kontzertuak – McEnroe eta Lou Topet- eta antzezlanak – Harri orri ar eta Palabras encadenadas– etorriko dira.
Programazio eszeniko berri honetarako helburu hauek izan dira nagusi: “hemengo sorkuntzari eta artistei laguntzea eta aurrez programatuta zeuden ikuskizun batzuk berreskuratzea, Alarma Egoerak bertan behera uztera behartu gintuenez gero”.
Aurretik, ekainaren 10ean, Argiak piztu! edo 0 Gala hitzordu berezia izango dugu Donostiako osasun-langileei eskainia, “esker ona adierazteko azken hamabi asteotan egin duten lan eskergagatik eta hartutako osasun- eta segurtasun-neurriak egokiak diren probatzeko balioko duena”.
Sarrerak salgai daude jada, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta baita donostiakultura.eus/sarrerak gunean ere. Programazio guztiari ezarri zaizkio prezio bereziak, Donostia Kulturako bazkideei egin ohi zaien % 10eko deskontuaz gainera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian