Komisario Berriak 2020 aukeratu dituzte
Iñigo Gomez, Itziar Gutierrez eta Ane Lekuonak aurkeztutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan; Arteriak-ek proposatutako #AGORA / CEMENTO / CODIGO; eta Mario Ortiz Paniegoren Espacio Publicitario proiektuak izan dira hautatuak.
Komisario Berriak 2020 proiektuak gaur eguerdian argitaratu ditu aurtengo edizioan babestuko diren hiru proiektuak, komisarioaren praktika garatzeko eta artearen munduko profesional berrien sorkuntza eta finkapena bultzatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Bilboko Alondegiak eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak bultzatutako ekimenak honako proposamenak babestuko ditu: Iñigo Gomez, Itziar Gutierrez eta Ane Lekuonak aurkeztutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan; Arteriak-ek proposatutako #AGORA / CEMENTO / CODIGO; eta Mario Ortiz Paniegoren Espacio Publicitario.
Proiektuan parte hartzen duen zentro bakoitzak lan-ildo bereizi bat proposatu du, eta zentroak arduratu dira beken deialdia modu koordinatuan kudeatzeaz. Deialdia komisarioari lotutako ibilbidea duten pertsona fisikoei zuzenduta egon da: historialariak, artistak, komisarioak eta ikerketaren arloko beste profesional batzuk.
Proiektuak 30.000 euroko aurrekontua du; hortaz, gehienez 10.000 euro bideratuko dira proiektu bakoitzera.
Komisario Berriak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta lehen ediziotik Tabakalera, Bilboko Alondegia, Artium eta Montehermosoren laguntza izan zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian