Erakusketa 2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Bisita gidatuak ere egingo dituzte erakusketan zehar, larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30an gaztelaniaz.
Bost hamarkadako ibilbide artistikoa egina du Juan Luis Goenaga margolariak (Donostia, 1950). Ibilbide luze eta oparo horrek emandako uzta erakusketa batean bildu du orain, Mikel Lertxundi komisarioak. Hala, Donostiako Kubo-Kutxan hartu du ostatu Goenagaren lana aztertzen duen atzera-begirakoak.
Sei gune tematikotan antolatu dute Donostiako erakusketa. Gune horiek guztiak areto nagusian elkarren segidan daude atonduta, egilearen irakurketa kronologikoa eta ebolutiboa egin ahal izateko. Horrez gain, beste areto batean paper gaineko lana dago ikusgai, beste ibilbide paralelo baten antzera, baina modu autonomoan funtzionatzen duena, izan ere, Goenagarentzat papera ez da nahitaez pinturaren aurretiko urratsa.
Erakusketa honetan artistaren bildumako lanak, 26 bilduma partikularretakoak eta beste hainbat erakundetakoak bildu dituzte (Gipuzkoako Foru Aldundia, D´Museoa, Artium, Bilboko Arte Ederren museoa, San Telmo eta Kutxa Fundazioa dira erakunde horietako batzuk). Guztira 128 lan daude ikusgai. Donostiako Kubo-kutxa aretoan asteartetik igandera ikusi ahal izango dira 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuak egingo dituzte erakusketan zehar, larunbatetan, 17:30ean euskaraz eta 18:30an gaztelaniaz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian