Javier Botet aktorea da 2020ko Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartela, jaialdiaren aurrerapena bat eta hainbat eduki aurkeztu dituzte gaur goizean.
Antolakuntzaren arabera, Javier Botet aktoreak ezinbesteko presentzia izaten ari du azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da, hain zuzen, urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean egingo den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen karteleko protagonista.
Kartelarekin beldurrezko zinemaren historian zehar agertu diren panpina guztiei omenaldia egin nahi diete aurtengo edizioan. Hala, Botet sabeliztunaren azalean ikusiko dugu Nino panpina alboan duela.
Karteleko argazkia Alberto Moragok egin du Madrilgo Picnic tabernan, eta making off-a ere berak zuzendu du. Kartelaren diseinua, azken urteetan bezala, Ytantos estudioak sortu du.
Pelikulei dagokienez, 2020ko Astean, panpinak barnean hartu izan dituzten klasiko batzuk proiektatuko dira. Bestalde, panpinak protagonista izango dira Alegiazko izakiak izeneko erakusketan ere; Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 25etik azaroaren 9ra, eta Tolosako Topic Museoko txotxongiloak ikusi ahal izango dira bertan. Denetara 80 txotxongilok osatuko dute erakusketa, eta batzuk lehen aldiz egongo dira ikusgai. Piezak lau multzo handitan egongo dira taldekatuta: Maskarak, Sorginak, deabruak eta heriotzak, Alegiazko izaki tradizionalak eta Unibertso pertsonalak.
Bestalde Peninsula film korearrak emango dio hasiera hasteari.
Programazioaren aurrerapena ikusteko hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian