Euskal idazle gazteen bilduma berri honen aurkezpena Iruñeko Katakrak liburu dendan egingo dute datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan.
Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean ere, jarritako helburuak betetzen ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, pasa den urtean, arreta Euskal Herrian jarri eta, bertan editore taldea sortu eta euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa iragarri zuen. Horretarako deialdi bat ireki zuen, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko.
Hala, pasa den urteko ekainetik irailera bitartean jaso zituzten testuak Leire Alonsok eta Iosune de Goñik, Liberoamerika literatura plataformaren euskal editoreak. Denetara 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.
Izotzetan islatuak izeneko bilduman jaso dituzte 24 testuok eta jakitera eman dutenez, “honezkero liburu dendetara iristen hasi dira”.
Izotzetan islatuak euskal idazle gazteen bilduma berriaren aurkezpena Iruñeko Katakrak liburu dendan egingo dute datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian