Guztira 568 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, iaz baino 433 gehiago. Epaileek azpimarratu dutenez, “lan bereziak” aurkeztu dira edizio berrira, “hausnarketarako joera dutenak”.
2019ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek eta idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
Urtero bezala, aurten ere Euskaltzaindiak izendatutakoak literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaia. Hauek izan dira aurtengo epaimahaikoak: A mailan Miren Billelabeitia, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni eta B mailan Yolanda Arrieta, Amaia Jauregizar eta Patxi Zubizarreta.
Epaileen hitzetan, “lan bereziak”, “hausnarketarako joera dutenak” aurkeztu dira edizio berrira. Gainera, parte-hartzaileen artean “idazkera finaren jabe egiteko” ahalegin handiak sumatu dituzte. “Ondo idatzitako testu asko dago, eta molde ezberdinen erabilera zorrotza gaiak tratatzeko”, azpimarratu dute epaimahaikoek.
A MAILAKO sariak
Narrazioaren alorra:
- Lehen saria: Axuri beltzaren leienda. Egilea: Ekain Errazu (Urola Ikastola, Azpeitia – Gipuzkoa).
- Bigarren saria: Laguntasunaren bila. Egilea: Oihan Olasolo (Seber Altube, Gernika-Lumo – Bizkaia).
- Hirugarren saria: Lamiak. Egilea: Nora Aiertza (Urola Ikastola, Azpeitia – Gipuzkoa).
- Aipamen berezia: Eskumuturrekoen saltzailea. Egilea: Oihane Maritxalar (Haurtzaro ikastola, Oiartzun – Gipuzkoa).
Olerkiaren alorra:
- Lehen saria: Hodei urratuak. Egilea: Unai Oruesagasti (Urola ikastola, Azpeitia – Gipuzkoa)
- Bigarren saria: Argi eduki ezazu, lagun. Egilea: Aiora Sebastian (Seber Altube, Gernika – Bizkaia).
- Hirugarren saria: Distira eder bat. Egilea: Saioa Gartzia (Labiaga Ikastola, Bera – Nafarroa).
B MAILAko sariak:
Narrazioaren alorra:
- Lehen saria: Egilea: Amaiur Puente (Pasaia-Lezo Lizeoa, Pasai Donibane – Gipuzkoa).
- Bigarren saria: Egilea: Jare Sanzo Orts (Beasain BHI, Beasain – Gipuzkoa).
- Hirugarren saria: Bakoiti Bikoiti. Egilea: Iñigo Martínez Paz (Armentia ikastola, Gasteiz – Araba)
Olerkiaren alorra:
- Lehen saria: Dunen artean. Egilea: Idoia Zabalo Rios (Beasain BHI, Beasain Gipuzkoa).
- Bigarren saria: Mnemósine. Egilea: Jon Kortaberria Lopetegi (Beasain BHI, Beasain – Gipuzkoa).
- Hirugarren saria: Egilea: Eider Burugain Iriarte (María Inmaculada, Donostia -Gipuzkoa-).
Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990 arte iraun zuen. Urte haietan, ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria, besteak beste.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian