Euskal Literaturaren Mugak izeneko topaketa Bilboko Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira bilbaokultura.eus webgunearen bidez.
Jon Arretxe eta Unai Elorriaga idazleek XXI. mendeko literaturari buruzko solasaldian parte hartuko dute gaur, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Lutxo Egiaren gidaritzapean.
Euskal Literaturaren Mugak izeneko topaketa Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira, bilbaokultura.eus webgunean. Segurtasun neurriak direla eta, ateak 18:15ean irekiko dituzte. Joaterik ez duenak emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango du www.kulturguneatb.eus webgunean.
Jon Arretxe (Basauri, 1963) Euskal Filologian doktorea da, Gorputz Hezkuntzan lizentziatua, eta Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan pianoa eta kantua ikasi du. Sortzaile polifazetiko honek literatura-sorkuntza du lanbide, baina bere liburu edo bidaiei buruzko hitzaldiak ere eskaintzen ditu, eta, gainera, Bilboko eta Iruñeako opera-abesbatzetako kidea da.
Unai Elorriaga (Algorta, 1973) bere aldetik, filologoa eta itzultzailea da. Bere lehen eleberriarekin SPrako tranbia, 2002ko Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen. Beste lan batzuk ere argitaratu ditu Van’t Hoffen ilea eta Vredaman, esaterako. 2010ean NEA International Literary Award saria ere irabazi zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian