Eibartarrak hunkituta jaso du bere ibilbidearen omenezko saria Aizpea Goenagaren eskutik, Euskal Zinemaren Galan.
Sara Bilbatua casting zuzendariak jaso du Zinemira Saria, Donostia Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE/APV ekoizleen elkarteek ematen dutena, euskal zinemaren alorrean nabarmena den pertsona ezagun baten aintzatespen gisa.
Eibartarrak hunkituta jaso du bere ibilbidearen omenezko saria Aizpea Goenagaren eskutik, Euskal Zinemaren Galan.
Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologiako lizentzia lortu ondoren, Sara Bilbatuak (Eibar, 1958) arte dramatikoko ikasketak egin zituen Madrilgo Laboratorio de Teatro William Layton zentroan. 1994an egin zuen lehen lana casting-zuzendari gisa, Santiago Aguilarrek eta Luis Guridik osaturiko tandemak zuzendutako Justino, un asesino de la tercera edad filmean.
Ordutik, casting-arduradun ezagunenetako bat bihurtu da Estatu espainiarrean, Pedro Almodovar (Todo sobre mi madre eta Hable con ella), Juanma Bajo Ulloa (Airbag), Mariano Barroso (Éxtasis eta Los lobos de Washington), Daniel Calparsoro (Salto al vacío), Isabel Coixet (Los que aman), Julio Medem (Los amantes del círculo polar, Lucía y el sexo eta Caótica Ana), Jaime Rosales (La soledad, Petra), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo eta El laberinto del fauno), David Trueba (La buena vida), Carlos Vermut (Magical Girl eta Quién te cantará) eta beste zinemagile batzuekin batera egindako lanari esker.
Tanami Casting izeneko bere agentziaren bitartez telebista proiektu ugaritan hartu du parte: La línea invisible; Velvet Coleccción; Tiempos de guerra; Refugiados; Gran Reserva; Gran Hotel; Amar es para siempre; Maitena. Estados alterados; La señora; eta Hermanos & detectives. Gainera, 2004an El aire que respiro idatzi eta zuzendu zuen, Kimuak katalogoan sartu zen film labur bat.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian