Irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du ekimen berriak.
Donostia Kulturak udazken honetan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedearekin. 45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak…). Hori guztia “euskaraz eta giro goxoan” izango dela adierazi dute, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik. Jarduera urritik abendura luzatuko da eta doan izango da, baina izena eman beharko da aukeratzen den liburutegian. Taldeak txikiak izango dira, gehienez hamar pertsona, heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Jarduera urrian hasiko da liburutegi eta egun hauetan:
- Ernest Lluch (Amara) eta Intxaurrondo, astelehenero.
- Loiola, astearteetan, hamabostean behin.
- Okendo (Gros), asteazkenetan, hilean behin.
- Egia eta Liburutegi Nagusiko Haur Saila (Alde Zaharra), ostegunero.
- Lugaritz (Antigua), ostiralero.
Saio guztiak 18:00etan izango dira, 45 minutukoak.
Informazio gehiago eskatzeko: haurliburutegia@donostia.eus
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian