Jaialdia Amaia Elizaran dantzariaren Pool izeneko ikuskizunarekin abiatuko da Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan.
Covid-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta, ekainaren 11tik 14ra bitartean egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan zuten, orain baina, jaialdia egiteko data berria iragarri dute: urriaren 1etik 4ra bitartean.
Antolatzaileen esanetan, iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala “kulturarekiko apustu sendoa da Pasaiarentzat”. Azaldu dutenez, lehenengo edizio horrek “ikusle asko erakarri zituen euskal konpainia profesionalen eta herriko eragileen arteko egitarau erakargarri batekin”.
Bizitzen ari garen egoeraren ondorioz herritarren bizitzen normalizazio erlatiboa kontuan izanik, eta baita dantza eta kale arteak ere jasaten ari diren krisi larriari erreparatuz, jaialdia osasun neurri guztiak ziurtatuz ospatuko dutela iragarri dute. “Ez da lehen edizioaren egitarau oparoa ez eta parte-hartze berarekin izango, baina, herritarrek dantzaz modu seguruan gozatzeko aukera bermatuko dugu. Elkarren beharra dugulako, kaleak artez betetzera itzuliko gara”, adierazi dute antolatzaileek.
Jaialdia urriaren 1ean abiatuko da Amaia Elizaranen Pool izeneko ikuskizunarekin. Elizaran Xabier Zeberio musikariarekin batera igoko da oholtzara Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian, arratsaldeko 19:00etan.
Egitarauaren informazioa webgunean jarri dute eskuragarri. Sarrerak doakoak izango dira, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da webgunean bertan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian