Elkarteak Irudika 2021 egonaldiak bertan behera utzi behar izan ditu osasun krisiaren ondorioz. Horren ordez egonaldi birtualen eredu berria sortu du. Lanak urriaren 10era bitarte aurkez daitezke.
Euskal Irudigileak elkarteak Murgiletak 2021 izeneko egonaldi birtualen eredu berria sortu du datorren urteko Irudika topaketaren irudia sortzeko helburuarekin. Izan ere, elkarteak salbuespen gisa, eta COVID-19aren osasun arloko krisiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan ditu Irudika 2021 Egonaldiak. Horretarako, indarrak batu dituzte Uruguaiko Ikusizko Arteen Institutu Nazionalarekin, zeinak Irudikari gonbita luzatu dion, “ekitaldi interesgarri gisa, Estatu espainiarraren eta Euskal Herriko ordezkari izateko Uruguaiko VII. Ilustrazio Sariketan.
Hala, Irudikak 2021eko hiru deialdien barruan, 1000 euroko bi Accesit sortu ditu, EAEko egile batek eta Espainiar Estatuko beste batek Irudika topaketa ordezkatzeko Uruguaiko Ilustrazioaren VII. Sariketako Katalogoan. Gainera, bi pertsona horietako batek Irudika 2021 topaketarako irudia sortuko du Uruguaiko egile batekin batera.
Parte hartzaile bakoitzak testurik gabeko ilustrazio bat aurkeztu beharko du, gehienez A4 neurrian inprimatua, eta gai gisa aurkezten den kontzeptua kontuan hartzen duten hainbat teknika grafiko erabiltzea onartuko da.
Murgiletak 2021 egonaldian parte hartzeko, interesa dutenek eskaera eta irudiak residencias@irudika.eus helbidera bidali beharko dituzte urriaren 10a baino lehen.
Oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian