Bigarren saria Bete ingoiau proietuak eraman du.
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2021eko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Dxusturi teatroaren Lakoste antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Zutani teatroaren Bete ingoiau lanari egokitu zaio.
Lakoste. Eneritz Artetxe antzergileak sortutako antzezlana galdera ugariren gainean eraikitzen den proposamen eszenikoa da: “Nola uztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergatik ez digu inork sekula menopausiaz ganoraz hitz egiten? Nola hezi nerabe bat? Ze jendarte mota ari gatzaizkie nerabeei transmititzen? Mundu distopiko honetan geratzen ote zaigu elkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?”
Bete ingoiau. Obra honen sortzaile eta aktoreak Goiz Eder Iturain eta Esti Curiel dira. Elena Irureta da zuzendaria. Gasolindegi batean lan egiten du bikote protagonistak. Bertatik pertsonaia nazkagarri zein zoragarriak pasatzen dira eta makina bat sekretu gordetzen ditu gasolindegiak. Egunerokoa monotonia bihurtu da Leonorrentzat, gutun sekretu bat jaso duen arte. “Pertsonaien bizitza hankaz gora jarri eta gizarte honetan bizirauteko beste modu batzuk bilatuko ditugu, umore beltzaz eta absurdoaz lagunduta”.
Proiektu irabazleak 4.000 euroko diru-laguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Bigarren sariak, berriz, 3.200 euroko diru-laguntza izango du. 2021 urtean Donostiako hainbat taberna eta aretotan egingo den Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 30. edizioaren barruan ikusteko aukera izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian