Artistak zomorro-mozorro lanaren bidez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarri nahi izan du.
ARTgia Sorgune & Aretoak ikasturte berri honetarako programazioari ekin dio. Martxoan eta apirilean iazko EmArt programan hautatutako bi artisten erakusketak atzeratu ostean, aretoak irailean ireki zituen ateak Uxue Ruiz de Arkauteren lanak erakusteko asmoz. Orain, berriz, Estibaliz Agirreren txanda da. Artista gazte honentzat itxialdia inspirazio iturri izan da.
Izan ere, konfinamenduaren ostean, gasteiztarrak haize fresko ahokada bat aurkitu du naturan, etapa bati amaiera eman eta udaberrian sortutako loturak agerian uzten dituena. “Naturarekin konektatu nahi izan dugu, naturak ematen digun askatasun-sentsazio bakar horrekin. Natura gure zaintzaile bezala ikusten dugu, aitzakiarik gabe besarkatzen gaituen ama, argitasun eta patxadaz pentsatzeko gure gune kuttuna. Bere koloreen, soinuen eta usain freskoen maitale sutsuak baikara orain”, azaldu du Agirrek intsektu handi eta koloretsuz inguratuta.
Artistak Zomorro-mozorro lanaren bidez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarri nahi izan du. Hala, hainbat animaliaren eta intsekturen maskaraz estalitako lagunen aurpegiak irudikatutako zuri-beltzeko argazkiez osatutako obra osatu du. Izan ere, Agirrek azaltzen duenez, “Benetako askatasuna daukagulakoan, geure kaiolaren barruan geratu gara, armiarma sare erraldoi batean geratu diren zomorroen antzera”.
Agirreren obra 2019ko edizioko EmART programan aukeratu zuten, hain zuzen emakume sortzaileen ahalduntzera eta haien lana eta ekoizpena ikusaraztera bideratua dagoen ekimena.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian