Elena Ciordia artistak egindako akuareletan erretratatutako emakumeez gain, erakusketa bisitatzen dutenei gonbidapena egingo zaie beste emakume ahaztezinen izenak emateko.
Bilboko Euskal Museoak 30 emakume ahaztezin erakusketa paratu du 2021eko urtarrilaren 13ra arte. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu. Horietan, Elena Ciordia artistak gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz.
Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, “luzaroan izan duten aitorpen faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, baina, aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu dutenak ere omendu nahi ditu”.
Hala, historiako beste emakume asko izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, erakusketa espazio bat ere bihurtu nahi da, herritarrek euren ekarpena egin dezaten beste emakume batzuen oroimena berreskuratuz. Helburu horrekin, erakusketak panel bat du zeinean bisitariek emakumeen izen gehiago proposatu ahalko dituzten: edozein eremutan nabarmentzen diren emakumeak, beren herrietako erreferenteak diren emakumeak, baita haien familietakoak ere, eta beren historia kontatzen dutenak. Ekarpen hori erakusketa-panelaren bidez edo #emakumeahazezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan.
Emakundek argitaratutako 30 emakume zahartezin liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian