Goizeko 12:00etan Aiko dantza taldeko Sabin Bikandik eta Patxi Labordak erromeriari buruzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Arratsaldeko 16:30ean, berriz, mahaingurua izango da Xabier Etxabe, Xabier Itçaina eta Joseba Altuberekin. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da sare sozialetan.
Aldaketa nabarmenekin, baina Inpernuko Pozaren hamazortzigarren edizioa mantentzea erabaki du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Hala, egun bakarreko jardunaldia antolatu dute Tolosan, urriaren 31n, larunbata.” Osasun egoerak horrela eskatuta eta arduraz jokatu nahirik, Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dugu”, adierazi dute.
Aurtengo gaia erromeria izango dela iragarri dute, “erromeriak trikitixaren kabi izan dira urtetan, eraldaketa nabarmenen lekuko. Baina, benetan ezagutzen al dugu erromeriek bete zuten funtzioa? Gaur egun funtzio bera al dute? Iraungo al dute erromeriek? Honelako eta bestelako galderen erantzunak jasotzeko erromeriarekin eta dantzarekin harreman zuzena duten gonbidatuak ekarriko ditugu gurera”.
Hala, goizeko 12:00etan, Aiko dantza taldeko Sabin Bikandik eta Patxi Labordak erromeriari buruzko hitzaldi batean parte hartuko dute. Arratsaldeko 16:30ean berriz, mahaingurua izango da Xabier Etxabe, Xabier Itçaina eta Joseba Altuberekin. Artiz Ibañez gidatuko du ekimena.
Bi emanaldiak edonork jarraitu ahal izateko, streaming bidez zabalduko dituztela iragarri du elkarteak. Horretarako, EHTEren sare sozialak jarraitu ahal izango dira; @trikitixa_elkartea Instagram bidez jarraitzeko eta @trikitixa.eus Facebook bidez ikusteko.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian