Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren ahotsak musikatu ditu Antton Valverdek.
Antton Valverde musikariak Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia musikatu zituen iazko abenduan Txillida Lekun eskaini zuen ikuskizunerako. Orain, bildutako uzta liburu eta DVD formatuetan jaso du Pamiela argitaletxeak, Hitzak Hots izenburupean. Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Liburuaren fitxan, Anjel Lertxundi idazleak lanaren nondik norakoak azaltzen ditu. DVDan berriz, 2019ko abenduaren 18an Txillida Lekun egin zen emanaldia jasotzen da.
“Zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan?”, Orain dela pare bat urte galdera horixe egin zioten elkarri Valverdek eta Lertxundik. Hortik abiatuta, lanean hasi ziren biak, galderari erantzuteko modu aktibo batean. “Emakumezko poeta batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburuetako poema batzuk seinalatu. Hortik abiatuta, Anttonek bere aukeraketa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin”, azaldu du Lertxundik. Ordutik, gaur entzungo ditugun zortzi poemek bi musika dituzte: poeta bakoitzak bere garaian eman ziena eta Valverderena.
Hala, bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, eta haiekin sortutako zortzi kantu jasotzen ditu argitalpen berriak. “Bost poeta, zortzi poema, musikari bat, zortzi kantu. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8”, adierazi dute aurkezpenean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian