Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegien ardatza.
Azaroaren 15era arte, euskarazko komunikazio eta informazio teknologiei buruzko doako 25 tailer eskainiko dituzte Nafarroako 23 udalerritan.
Guztira zazpi lantegi mota ezberdin dakartza eskaintzak. Batzuk sei ordukoak izango dira (hiru orduko bi saiotan banatuta), eta beste batzuk bi ordukoak: Youtuber izateko mila modu, Robotika, Appinventor, Pribatutasuna Sarean, Webguneen sorkuntza, Bideomapping eta Musika sortzeko app-ak dira lantegi horien ardatza.
Antolatzaileek adierazi dutenez, sektorean eskarmentu handiko profesionalak arduratuko dira ikastaro hauek edukiz hornitu eta zuzentzeaz. Horretarako, udal liburutegi, gazteleku edota kultur etxeetako instalazioak erabiliko dituzte eta saio bakoitzeko gehienez 15-20 lagunen parte-hartzea aurreikusi dute.
“Saioak, nagusiki, 12 urtetik gorako gazteengan pentsatuta daude, eurak direlako IKTen erabiltzaile aktiboenak, baina gaian interesa duen hiritar orok ere har dezake parte” nabarmendu du antolakuntzak.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, hainbat Udaletako euskara zerbitzuen laguntzaz martxan jarri duen IV. Sarean Euskaraz programa zabalago baten baitako ikastaro zikloa da hau, euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko helburua duena.
Ikastaroetan izena emateko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian