“Joan den ostegunean iragarritako neurriek txapelketa etetera garamatzate. Kultura segurua dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu”, adierazi du Bertsularien Lagunak elkarteak.
Bertsularien Lagunak elkarteak aurtengo Xilaba txapelketa etetea erabaki du. Urriaren 28an Emmanuel Macron Estatu frantseseko presidenteak konfinatzeko neurriak iragarri ostean hartu du erabakia elkarteak.
Hala ere, iraun duen artean, txapelketak harrera ona izan duela nabarmendu du Bertsularien Lagunak elkarteak, bai parte-hartzaileen aldetik eta baita entzuleen aldetik ere. “Ohar honen bidez, txapelketa hau egingarria izaten lagundu gaituzten guztiak eskertu nahi ditu Bertsularien Lagunak elkarteak. Mila esker, beraz, saioetarako gelak gure esku utzi dituzuen Herriko Etxeei, mila esker antolaketan lagundu gaituzuen lagunei, mila esker aretoak bete dituzuen bertsozaleei eta prefosta mila esker bertsolari, gai emaile eta epaileei. Zuei guztiei esker bertsoa eta, oro har, kultura segurua dela frogatu ahal izan dugu. Zuek gabe ezinezkoa izanen zen Xilaba 2020 antolatzea”, adierazi dute.
Kultura segurua dela sinetsirik, bertsolaritza sustatzen jarraituko dutela azpimarratu dute, eta garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsoa eta Xilaba plazetara itzuliko dira. “Bertso plazan zein txapelketan, laster zurekin plazan elkartzea espero dugu”, bukatu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian