Eskabideak aurkezteko epea 30 egunez luzatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Etxepare Euskal Institutuak Georgiako Ivane Javakhishvili Tbilisi State University-rekin 2020ko irailean sinatutako lankidetzaren ondorioz, 2021eko otsailean euskara eta euskal kulturako irakurletza berria zabalduko da bertan. Hori dela eta, azaroren 17an euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia egingo du Etxepare Euskal Institutuak, 2021-2022 ikasturtean bertako unibertsitatean aritu dadin, luzatzeko aukerarekin.
Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak nabarmendu duenez, Kaukasoko herrialde honek eta euskal kulturak “harreman handia” dute, baita linguistikoki ere, izan ere, “ezagunak dira euskara-georgieraren arteko ustezko antzen inguruko ikerketak”. Horrek guztiak Georgian euskal kultura eta euskararekiko “interes berezia” piztu duela azpimarratu du Larrazak, bereziki Tbilisiko unibertsitatekoekin harremanetan, “hasieratik proaktiboak izan direlako” lankidetza hau sortzeko: “Oso ongietorriak sentitu gara bertan, eta 2019an harremanak hasi zirenetik irakurletza hau sortzeko, erraztasun guztiak eman dizkigute”. Horregatik Larrazak uste du “oso irakurletza emankorra” izango dela, hango ikasleen aldetik “interes handia piztuko duena” eta “zubi-lana” egingo duena euskal eta georgiar kulturen arteko “harremanak sendotu ditzagun”.
Hala, irakasleak lanaldi osoko ordukako kontratua izango du, asteko 15 ordu arte jardun akademikoetan, 2021eko otsailean hasi eta 2022ko abuztura arte, eta hala badagokio, luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari, betiere urteroko berritzea unibertsitateak egindako aldeko txostenera baldintzatuta dagoelarik.
Horretarako, honako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek: unibertsitateko graduko titulua izatea eta 3HE edo baliokidea izatea. Era berean, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) izatea lehenetsiko da; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.
Irakurlea Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletza sareko parte izatera pasatuko da: orotara 30 irakurlek osatzen dute sarea, nazioartean sakabanatutako 35 unibertsitate ezberdinetan.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egunez luzatuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian