Larunbatean, azaroak 14, Musikagileak elkarteak antolatutako ziklo honen barruan San Telmo Museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa eskainiko da, 19:00etan. Bihartik aurrera izango dira sarrerak salgai Donostiako museoan bertan.
San Telmo Museoa, aurten ere, Musikagileak Zirkuitoko eszenatokietako bat izango da hiru kontzerturekin. Martxan den edizio honetan, datorren asteburukoa izango da museoan egingo diren hiru kontzertuetako lehenengoa. Bertan, zirkuituak omenaldi bat egingo dio Luis de Pablori bere laurogeita hamargarren urteurrenean. Horretarako, 1975ean idatzitako Zurezko Olerkia berreskuratuko dute, “bere sorkuntza karismatikoenetako bat” dela diote antolatzaileek eta txalaparta musika abangoardistaren testuinguruan erabiltzen aitzindaria izan zen. Kea Ahots taldea izango da lan hau interpretatuko duena, grabatu zuenetik 20 urte pasatu direnean. Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai museoan bertan, 3 euroan.
Ondorengo bi kontzertuak abenduan eta urtarrilean izango dira. Abenduaren 10ean, Aitor Ucar gitarra jotzaileak musikatik abiatuta hainbat gai jorratzen dituen kontzertua eskainiko du, tartean hainbat erabateko estreinaldi ere izango dira.
Azkenik, urtarrilaren 14an, Ciklus Ensemblek eskainiko duen kontzertua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean aldi baterako erakusketarekin lotuta egongo da. XVI. eta XX. mendeen arteko Donostia irudikatzen duten estanpa-bilduma, hiriaren fisionomiak denboran zehar izan duen bilakaera aztertzen duena. Besteak beste, egile ezberdinek erakusketa honetan oinarrituz sortutako lan berrien estreinaldia egingo dute kontzertu honetan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian