Dama Beltzak eta Travellin´ Brothers euskal taldeak, besteak beste, izango dira aurtengo jaialdian. Oraingoan, “blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu du antolakuntzak.
Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak iaz abiatu zuten bideari jarraituz, aurten ere Bluez Hotsak izeneko jaialdia antolatu du azaroaren 21etik 29ra bitartean, Soraluzen. “Ez dira musikarako garai onenak, baina aurrera egin beharra dago kultura zabaltzen eta sortzaileak babesten. Bide horretatik, iaz hasitako zikloaren bigarren edizioari ekingo diogu aurten. Segurtasun neurriak zainduz eta entzulegoaren edukiera mugatuta”.
Oraingoan gainera, “Euskal Herriko eta kanpoko blues onena emakumearen tratu txarren kontrako borrokarekin bat eginez programazio sendoa” osatu dutela adierazi dute antolatzaileek, Soraluzeko Udaleko Kultura eta Parekidetasun batzordearekin lankidetzan.
Egitaraua
Azaroak 21, larunbata: 18:00etan, Gisele Jackson & The Shu Shu´s (AEBtik).
Azaroak 22, igandea: 13:00etan, Musika Eskolako Konboak 2. (Herriko harrobia); 18:00etan, Dama Beltzak taldearen kontzertua: Estitxu Pinatxo Vs Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin.
Azaroak 28, larunbata: 18:00etan, Travellin´ Brothers, Euskal Herriko blues taldearen kontzertua.
Azaroak 29, igandea: 12:30ean, Amparo Sanchez (Amparanoia), mahai ingurua eta La Niña y el Lobo liburuaren aurkezpena; 18:00etan, Amparo Sanchezen kontzertua.
Emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian