Ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 18 eta 19an egingo dute Bilboko antzokian arratsaldeko 19:00etan.
Lathe biósas koreografiak bi pertsonen arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa aldarrikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortu du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzeko modukoa. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortu du. “Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buruaren barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak” adierazi du konpainiak.
“Lathe Biósas irudiaren iradokitasunaz dihardu, giza esperientziaren alde espirituala eta pertzeptiboan sakonduz”, azaldu dute. “Zirku arteetatik hartutako Slackline teknika erabilita eta sokak elementu eszeniko bezala hartzen duen presentzia berezi hori dantzara ekarrita, esanahi anitzak iradoki ditzake. Batzuetan denboraren lerroa edota, bizitzaren aro edota tarte bat izan daiteke. Baina, era berean, ziurgabetasuna, behin-behinekotasuna edota oreka bilaketa da”. Eta guzti horrek gorputzari nola eragiten dion galdetzen diote bere buruari dantzariek, publikoari hausnarketarako tartea zabalduz.
Kanpai konpainia 2016an sortu zen Jorge Jauregik Bruselatik eta Natalia de Miguelek Londresetik Bilbora itzultzea eta euren sortze lana bertan garatzea erabaki zutenean. Tarte honetan beste dantza ikuskizun batzuk sortu dituzte, horien artean daude, No Trance, Sayonara Baby, Clara edota White Lies. Nazioarte mailako dantza jaialdietan parte hartu dute, hala nola trukezko programetan.
Ikuskizunaren estreinaldia azaroaren 18 eta 19an egingo dute Bilboko Arriaga antzokian arratsaldeko 19:00etan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian