“Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu dugu familian, eskolan eta euskal herrietan partekatzeko”.
Heriotza du ardatz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaur, Iruñean aurkeztu duten Amaren intxaurrak izeneko proiektu berriak. Haurrek, familiek, eta oro har, komunitateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du azken lan honek. “Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu dugu familian, eskolan eta euskal herrietan partekatzeko”, adierazi dute.
Liburu formatuan datorren ipuina eta disko batek osatzen dute Amaren intxaurrak proiektua. Ipuina Julio Soto bertsolariak idatzi du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean, ilustrazioak, berriz, Maite Mutuberriarenak dira.
Ipuinak kontatzen duenez, Marimototsi Amatxo Loreto hil zitzaion duela hiru urte. Orain, Pirritx eta Porrotxekin elkartuko da parke magikoan, Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Bertan, intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Ipuinaz gain, aldez aurretik argitaratuak dauden 15 abesti jaso dituzte disko batean, Xabier Zabalak sortu du musika eta hainbat sortzailek egindako hitzekin osatuta daude.
Disko-liburua plazaratzeaz gain, Pirritx Porrotx eta Marimototsek izen bereko ikuskizuna ere prestatu dute. Estreinaldia hilaren 28an izango da Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean.
Ipuin animatua
Ipuina, diskoarekin batera liburu formatoan kaleratu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian