Kantetako batzuetan aurreko diskoaren indie-folk estiloa nagusi bada ere, beste batzuetan pop-rock estiloa indartsuagoa da. “Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt“.
“Biluzik jaio ginen eta ahaztu dugu. Irakatsi ziguten garenaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzen, bigarren azal hau berezkoarekin nahastu arte. Baina zer dago, mosaikoaren parte izateko hartzen dugun tankera horren atzean? Zer dago mozorrotutako ideal eta amets horien azpian? Zer dago Under Alt?”. Galdera hauen atzetik sortu da Under Alt, Nøgen talde donostiarraren estudioko bigarren lana.
“Erantzunak gordinak dira eta ezpalak dituzte”, dio boskoteak. “Kanpo azalaren azpian ez dago aringarririk ez metaforarik. Beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako ametsak, ezinak, damua, malenkonia, loturak eta Liv til døden diskoarekin lotura egiten duen denboraren muga salba-ezinaren kontzientzia daude”, adierazi dute.
Hortaz, lan berriak ez du suposatzen aurreko diskoarekin erabateko haustura bat, baina taldeak azaldu duenez, ez da jarraipen huts bat ere. Melodiek itxaropenez beteriko malenkonia kutsua mantentzen badute ere eta, Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa, Zuek, Ihes edo Euria kantetan aurreko diskoaren indie-folk estiloa nagusi bada ere, gainerako abestietan pop-rocka indartsuagoa dela nabari da”.
Hala, Mila aldiz, Alene edo Erori arte abestiek, esaterako, geruza elektriko anitzek sortutako riff-en laguntzaz sortu dituzte. Gelditu dena kanta, berriz, pop estiloan soilik dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt.
Diskoa formatu fisikoan eskuragarri
Azaroaren 27, 28 eta 29an Under Alt Etxea zabalduko du taldeak Donostiako Naiz Gunean. Sare sozialen bidez azaldu dutenez, disko berria eskuratzeko lehen aukera izango da. “Gu bertan egongo gara egunero eta merch berria ere bai”. Momentuz bertan bakarrik eskuratu ahal izango da diskoa. Segurtasun neurriak bermatzeko, hitzordua hartu behar da aldez aurretik nogenband.com webgunean.
Taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian abenduaren 4an eta 5ean eskainiko ditu Under Alt diskoaren aurreneko aurkezpen kontzertuak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian