Musikariak bidelagun izan ditu Euskal Herriko zein munduko hainbat idazle, hala nola, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberenak.
Rueda izenpean dator Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikariaren disko berria. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean. Ruedak orain arte ez bezalako hautu estetiko bat, mugarri bat ezarri du disko berri honekin bere bakarkako ibilbidean.
Hiri Kristalezkoa aurreko lanean, ordura arte ibili gabeko bideak proposatu zituen. Oraingoan, baina, abiapuntu hartatik beste helmuga baterantz abiatu da musikaria. Kantatzeko moduan nabari zaio, esperimentaziorako gogoa erakusten du gitarra, ahotsa eta elektronika uztartzeko moduan. “Lan minimala da, pausatua, heldutasunetik edertasunari ateak parez pare zabaltzeko ahalegina”, adierazi du.
Saiakera horretan bidelagun izan ditu Euskal Herriko zein munduko hainbat idazle, hala nola, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberenak. Etengabeko bilaketa estetikoan, eroso sumatzen zaio Ruedari pausaleku hartu duen disko honetan. Nabarmentzekoa da 30 ahots gaztez osatutako Euskeria abesbatzak hainbat kantutan hartu duela parte. Izan ere, lan honetan nagusitzen den musika tresna ahotsa dugu.
Ruedak 2003an ekin zion bakarkako ibilbideari, eta azpimarratzekoa da idazleekin eta literaturarekin izan duen harremana, bai diskoak bere izenez sinatu dituenean, bai beste sortzaile batzuekin elkarlanean ondu dituenean: Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverderekin osatutako Zaharregia, txikiegia agian eta Jainko txiki eta jostalari hura, hamaika kantari ezagunen ahotsek Estepan Urkiaga Lauaxetaren poemekin osatutako Ehungarrenean hamaika, Omar Nabarro poetarekin bi ahotsetara sortutako Haragizkoa, Gabriel Arestiren poemak kantatzen dituen Gabrielen Lekua edota joan den urteko Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandiaren testuekin osatutako kantak jasotzen dituen bilduma. Musikariak laster bi hamarkada egingo ditu berak idatzitako letrak zein idazleenak kantatzen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian