Tetuán izeneko filmak lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera gai nagusiak izango dira.
Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) 2021eko udaberrian, Tetuán izeneko pelikula filmatzen hasiko dela iragarri du. Zinemagilearen hirugarren dokumental luzea izango da eta Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak lanekin abiatutako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatuko du.
Tetuán pertsona migratzaileei buruzko filma izango da, eta zinema, familia istorioak eta memoria eta igaro lekuak erakutsiko ditu. Hala, Annemarie, Carmelo, Irina eta Mohamed dantza, argazkilaritza eta bizitza berari buruzko istorio baten protagonistak izango dira. “Orainaldiko ikuspuntutik, migrazioa eta memoria bezalako kontzeptuak ikertzen dituen dokumentala izango da Tetuán”, azaldu du Fresnedak.
Baina lan honen bidez, beste irudi eta diskurtso batzuk ikuspuntu antropologiko eta sozial batetik erakutsi nahi dira, baita migrazio eta truke kulturalaren alde positiboak erreskatatu ere. “Arrazakeria erakusteko nahia eta natura ezberdineko estereotipoei aurre egitea dira filma sortzeko benetako arrazoiak. Gaur egun, mundu mailan, premiazko gai politiko eta soziala izateak arrazakeriaren normaltasuna hausteko dagoen beharrizan unibertsala berresten du.
Hildako aita migratzailearen historiaren gaineko jakin-minak eramango du alaba (zuzendaria bera) filmean, berreraikuntza- eta bilaketa-bidaia bat egitera, iraganeko eta oraingo historian zehar. Bidaia honetan, Tetuán, Almeria eta bere basamortua, Madrilgo kaleak, Pirinioak, Euskal Herriko txokoak eta Danubioren ertzean dagoen Errumaniako herri txiki bat izango dira kontaketaren lekuko.
Crowdfunding kanpaina
Fresnedak Pimpi & Nella Films, Marmoka Films, Corpus Films eta Mediavox eta Arena Comunicación etxeekin batera, Crowdfunding kanpaina bat abiatu du jendeak egitasmoari babesa emateko. Kanpaina honetan jasotakoa filmaren ekoizpenaren finantzaketa beharrak eta Mezenas guztien sarien kostua estaltzeko izango da. Filmaren ekoizpenaren beharren artean prestakuntza, filmaketa, teknikariak, bidaiak, muntaia, musika eta postprodukzioa daude. “Mezenas guztiak filmaren parte izango zarete ekoizpenaren blog pribatuaren bitartez. Argazki eta bideo esklusiboak, lantaldearen mezuak eta filmaren inguruko informazioa jasoko dituzue”, adierazi du lantaldeak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian