Urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen; otsailaren 13an, Iruñean; eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian. “Plaza biziberritzeko apustuaren parte” izango dira saioak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian.
“2020ak egun bat gehiago izan du egutegian, baina egun gutxiago utzi dizkigu bertso plazan”, adierazi du Bertsozale Elkarteak bere webgunean. Pasa den astean aipatu bezala, pandemiak eragina izan du bertsolaritzan: tartean, saio ugari bertan behera geratu dira, eta elkarteak bertso plaza hauspotzen jarriko du indarra bereziki datozen hilabeteetan.
Jomuga horrekin antolatu dituzte Bertso Egunak. Hiru izango dira datorren urtean: urtarrilaren 30ean egingo da lehena Hazparnen; otsailaren 13an, Iruñean; eta hirugarrena, martxoaren 27an, Getarian.
Sarean zuzenean
Pandemia aroak ere ekarri du berrikuntzarik: ahalik eta zale gehiagorengana iritsi asmoz, bertatik bertara jarraitu ahal izango dira saioak, baina baita sarean ere, www.bertsoa.eus atariaren bidez.
Modu baterako zein besterako sarrera erosi behar da aurretik, baina ezberdinak izango dira: 12 euro balio ditu aretorako sarrerak, eta 5 Internetekoak. Bazkideek merkeago lortu ahal izango dituzte (10 eta 3 euroren truke, hurrenez hurren), eta gazteek ere deskontua izango dute.
Sarrerak, lehenago bukatzen ez badira, egunera arte egongo dira eskuragai Hazparneko saioaren kasuan; bezperako egunera arte Iruñekoari dagokionez; eta Getariako saioaren sarreren salmenta hitzordua baino astebete lehenago itxiko da.
Sarrerak eskuratzeko, hemen: bertsosarrerak.eus
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian