Urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Bertan, bideoak, collageak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari daude ikusgai.
Laudioko hamaika egileren estilo eta teknika ezberdineko hogei pieza biltzen dituen erakusketa paratu dute Gasteizko Vital Fundazioan. San Roke Kofradia arduratu da artista hauen lana biltzeaz bizilagunen sormen artistikoa zabaltzeko asmoz. Kofradiak azaldu duenez, ia guztiak dira arte plastikoetako profesionalak.
Duela hamaika urte, Laudioko ondarea defendatuz, Aiara eskualdeko kultura eta gizarte bizitza hobetzen saiatzen ziren laudioarrak ezagutaraztea erabaki zuen San Roke kofradiak. Gainera, Laudiok Araban presentzia handiagoa izatea nahi zuen. Hala, herriko margolarien Berriz aurkitutako begiradak erakusketa antolatu zuen, hildako zein lanean ari ziren egileen piezez osatua. Erakusketa horren bidez, ordura arte gutxi ezagutzen zen Joaquin Barbara y Balzaren aberastasuna eta kalitatea aurkitu zituzten. Haren biografia egin zuten, eta ahalegin horretan ia hiru urte eman zituen Egoitz Bernaolak. Ordura arte ezezaguna zen eta sakabanatua zegoen bere obraren zati handi bat berreskuratu eta ikusgai jarri zen.
Prozesu horretan, Laudioko beste autore batzuek arte adierazpide berritzaileak kalitate bikainaz jorratzen zituztela aurkitu zuen Kofradiak. Iragana eta oraina elkartuta, herriko egile plastikoen beste erakusketa kolektibo bat prestatu zuten, eta horixe da orain Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan ikusgai dagoena.
Gasteizko erakusketan bideoak, collageak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari daude ikusgai.
Begirada berriak datorren urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da, asteartetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian