Musikari azkoitiarrak Bakarkako bigarren lana du, 2019ko azaroan Isha kaleratu ostean. Disko berrian zortzi abesti bildu ditu, eta denetan pianoa da nagusi.
Ez da denbora askorik igaro Mikel Iraeta (Azkoitia, 1992) musikariak Isha, bakarkako lehen lana plazaratu zuenetik, urtebete baino ez, eta dagoeneko bigarren bakarkakoa kalean du, Oinatzak izenpean. Oraingoan, baina, formatu luzea hautatu du RO taldeko taldekideak eta zortzi abesti bildu ditu lan berrian, pianoa da instrumentu nagusia ondutako pieza guztietan. Maxixatzen aldizkariak argitaratutako elkarrizketan adierazi duenez, “pianoa jotzen hasi eta orduak hegan joaten zaizkit. Askotan, inprobisazio horiek grabatu egiten ditut, eta gehien gustatzen zaizkidan zatiak hartzen ditut. Era horretan, ideia asko gordeta nituela ikusi nuen eta horiek lantzen hasi nintzen. Beraz, Oinatzak nahiko natural atera den diskoa izan da”. Iraetak aitortu duenez, asko disfrutatzen du musika egiten eta horren fruitu dira bi diskoak.
Bigarren lan hau nahiko intimoa eta goxoa dela azaldu du musikariak, “sentimenduz betea”, Orokorrean, kantek “antzeko esentzia dutela esango nuke, batzuk elektronikoagoak dira eta beste batzuk klasikoagoak. Lan osoak, baina, koherentzia bat du”.
Abestiekin batera irudiak
Iraetak proiektu oso bat garatu du Oinatzak-en inguruan, izan ere, diskoak biltzen dituen zortzi kantuez gain, bost bideo ere sortu ditu: “hiru animaziozkoak, programatutako argiekin egindako bat eta zuzeneko beste bat”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian