Martxoaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik
Bilboko lehiaketarik zaharrena da Gabriel Arestirena. Aurten 28. edizioa beteko du eta urtetik urtera parte hartzen dutenen kopurua handitzen doa. Euskaraz idazten animatzen direnak ere gero eta gehiago dira ekimen honetan. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko akzesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
Ekimenaren bitartez, Bilboko Udalak literatura sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskarak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi nahi ditu. Lehiaketa, hamazortzi urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza EAEko hizkuntza ofizial bietako bat izan beharko da, izan ere, ez da itzulpenik onartuko. Istorioen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izan beharko dituzte.
Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literaturaren munduko pertsona ezagunek osatua. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 30era arte izango dute lanak formatu digitalean aurkezteko aukera, udalaren webgunearen bitartez, bertan oinarriak eskuragarri daude.
Gabriel Arestik (Bilbo, 1933–1975) olerkia, eleberria, ipuina eta antzerkia landu zituen, eta, horretaz gan, literatura unibertsaleko hainbat lan itzuli zituen euskarara. Bestetik, Euskaltzaindian egin zuen lanaren bitartez, euskal hizkuntza modernoaren oinarriak sendotzen lagundu zuen. Idatzi zituen lan ezagunenak Euskal harria (1968), Harrizko herri hau (1971) eta Harri eta herri (1964) olerki liburuak dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian