“Dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zuen agendetan gorde dezazuen”, adierazi du AEK-k. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituzte.
Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei. Hala, helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia lehendabizikoz azaldu zen.
55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du “egun ere helduen euskalduntze eta alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela, inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu”.
Gertaera hura gogoan eta osasun egoera kontua hartuta, AEK-k euskal jendarteari adierazi nahi izan dio, “Korrikarik egin ezin izango dugun urte honetan, eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan, Korrikak amaitu behar zuen egun berean, martxoaren 28an, Euskal Herriko hainbat tokitan elkartzeko asmoa dugu; eta dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zuen agendetan gorde dezazuen”. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituzte, baina aurreratu dutenez, “ekitaldi xumeak izango dira, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian