Getxon estreinatu ondoren, Tanttakak euskarazko bertsioa taularatuko du lehen aldiz, Arrigorriagako Lonbo aretoan, otsailaren 12an.
Tanttaka Teatroak Ameriketako bidaia izeneko antzezlana taularatuko du euskaraz otsailaren 12an, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Mireia Gabilondoren gidaritzapean Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak ikusiko ditugu taula gainean.
Sinopsia: Jone (Nerea Mazo) eta Maria (Miren Arrieta) nerabeek Estatu Batuetan egindako ikasturtea kontatuko digute, ingelesa eta bizitzaz gehiago ikasteko asmoarekin egin zuten bidaia.
Bi protagonistak oso desberdinak dira, eta ez dira batere ondo moldatzen. Jonek “amerikarren bizimodua” idealizatuta dauka, Mariak, berriz, aurreiritzi asko ditu. Ameriketara heldu bezain laster biziko duten egoera korapilatsuak betiko lagun bihurtuko ditu. Hala, Jonek hainbeste miresten zuen AEB horren alde iluna ezagutuko du, eta Maria adiskidetu egingo da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Gabilondok “erritmo biziko ikuskizuna” landu nahi izan du. Arrietak eta Mazok rol desberdinak landuko dituzte eta eszena ugari, adin eta sexu desberdineko pertsonaiak bereganatuko dituzte. Tanttaka Teatroko kideen arabera, “bi aktoreak gogor aritu dira erronka honetan:
pertsonaia aldaketa bizkorra, hizkuntza ezberdinak (euskara, ingelesa eta gaztelania), kantua eta musika zuzenean…
Patxo Telleria antzerkigileak idatzi du gidoia eta oso testuinguru berezian kokatu du: “Ameriketan igarotako ikasturte bat, ingelesa eta bizitzaz ikastera egingo duten bidaia edota, azken batean, gizakiok geure burua ezagutzeko egiten dugun bidaia horietako bat…”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian