Proiektuen Plaza deialdia zabalik egongo da urte osoan proiektuak jasotzeko. Hirikilabs Plazaren lekukoa hartu du. Deialdia kultura digitala, diseinu irekia eta ezagutza partekatuaren arloko proiektuei zuzenduta dago.
Donostiako Tabakalera zentroak Proiektuen Plaza deialdian parte hartzeko epea ireki du. Medialab Tabakalerak proiektuei zuzendutako deialdi irekia eta jarraia da. Gaurtik aurrera eta urte osoan zehar, kultura digitala, diseinu irekia eta ezagutza partekatuaren esparruko proposamenak jasoko ditu.
Ekimenak Hirikilabs Plazaren lekukoa hartu du. Deialdi horrek, hamabi ediziotan zehar, topaketarako eta proiektuak garatzeko gune bat eskaini zuen Tabakalerako laborategian, inguruko pertsona, kolektibo eta praktika-komunitateekin elkarreraginean oinarrituta.
“Proiektuen Plaza adin tarte zabaleko pertsonei zuzenduta dago, kuriositatea eta jakin-mina dutenei”, azaldu dute. Norbanako, talde, elkarte, familia eta pertsonek parte hartzeko pentsatutako gunea da. “Taldeka edo banaka, proiektuak beste batzuekin, modu irekian, garatzeko interesa dutenei: kuriosoak, eskuekin lan egiten abilak, hackerrak, makerrak, artistak, sortzaileak, ingeniariak, zientzialariak, diseinatzaileak…”
“Parte hartzeko, ez da beharrezkoa proiektua garatzeko esparruari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea; jarrera irekia izatea baino ez da eskatzen, ondo pasatu eta besteekin elkarlanean aritu ikasteko gogoa”, nabarmendu dute.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian