Change.org webgunearen bidez sinadura bilketa abiatu dute ikus-entzunezko sareari edukiak euskaraz emititu ditzan eskatzeko. “Euskara eta plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe iritsi zen Netflix Euskal Herrira”.
Netflix ikus-entzunezko plataforma 2014an iritsi zen Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara. 2015ean, berriz, Hego Euskal Herrira heldu zen, eta gaur egun munduko Internet bidezko telebista hornitzaile handiena bilakatu da. “Euskara eta plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe iritsi zen Euskal Herrira”, adierazi dute sinadura bilketa abiatu dutenek.
“Hasiera hasieratik, Netflix gaztelaniaz eta ingelesez osaturiko serie eta filmen katalogo batekin agertu zen Estatu espainiarreko ikus-entzunezko merkatuan; merkatu frantziarrean ere modu bertsuan egin zuen: telesail eta filmak frantsesez eta ingelesez eskainita”, azaldu dute.
Euskal hiztunak ez dira plataformari edukiak euren hizkuntzan emititu ditzan eskatu dioten bakarrak, beste hizkuntza gutxitu batzuetako norbanako, kolektibo eta eragileek ere eskatu dute. Plataformak, bere aldetik, edozein hizkuntzetan benetako eskaria egonez gero, edukiak hizkuntza horretan eskainiko lituzkela adierazi du.
Hortaz, sinadura bilketa abiatu dute sarean, change.org webgunean. “Netflix-i zera adierazi nahi diogu: euskal hiztunok plataformako ikus-entzunezko eduki denak euskaraz jaso nahi ditugula”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian