Otsailaren 24an, arratsaldeko 19:00etan euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzuteko aukera egongo da Gasteizen. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia antolatu du asteazkenerako, otsailak 24.
Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa mahaingurua antolatu da euskara lanabes duten hiru profesionalekin: Ilaski Serrano (Bermeo 1976), Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) eta Edurne Azkarate (Oion, 1993). Lehenengo biak kazetariak, esatariak eta telebistako aurkezleak, eta Azkarate aktorea eta telebista aurkezlea. Hirurak eskarmentu handikoak dira hitzarekin lan egiten.
Imanol Miranda irakasleak egingo du saioaren eta Ahoskera Laborategiaren aurkezpena, eta Jon Sanchez kazetariak gidatuko du mahaingurua.
Ahoskera Laborategia arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatuarekin. Lagun bakoitzak bi gonbidapen bakarrik eska ditzake eta “aldez aurretik eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko”. Antolatzaileek jarduerara hamar minutu lehenago etortzea gomendatu dute.
Ahoskera Laborategiaren inguruko informazio gehiago hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian