Instalazioaz gain, izenburu bereko 15-20 minutuko performancea eskainiko dute otsailaren 27an, larunbata, museoko elizan.
Donostiako San Telmo Museoak areto berri bat zabalduko du otsailaren 23tik aurrera Urgullen magalean erakusketaren barruan. Honetan, Erraldoi gorria. Kartografia lainotsua proiektuaren instalazioa egongo da ikusgai maiatzaren 2ra arte. Piezaren izenburuak izar baten bizitzako etapa ezberdinei egiten die erreferentzia. Mugimenduak, arrastoak eta eraldaketak.
Hala, EAEko hainbat zonaldetan aurkitutako Gerra Zibileko metrailaz hornitutako bi kranpoi parek proiektuari hasiera emango diote. “Kranpoiek erresistentzia memoria gisa izar arrasto bat grabatzen dute. Inpaktua eta energia eraldaketa-elementu gisa aurkezten dira. Izar-gorputzen mugimenduek, keinu eta omenaldi gisa arrastoa utziz, eragina dute eta gure historiaren parte dira. Hegemoniaren mende dagoen memoria kolektiboa”, azaldu dute.
Instalazioak elementu ezberdinak ditu: bideoa, kranpoiak eta material ezberdinen gainean egindako grabatuak. Bideoan esaterako, bizitzaren eta izarrarteko heriotzaren arteko paralelismo prozesualak ezartzen dira, baita memoria ideologikoa ere. Garenaren etorkizuna definitzen duten grabitate handiko zizare-zuloak. Arrastotik, punta lehorrean, estanpara. Oihal gaineko kartografia nebulosoa, instalazioaren zati gisa.
Instalazioaz gain, izenburu bereko 15-20 minutuko performancea eskainiko dute otsailaren 27an, larunbata, museoko elizan. Lehenengo aldia da ekintza hau jendaurrean egingo dena. Kukai Dantza taldeko Leire Otamendi eta Nerea Vesgak metrailez egindako kranpoiekin dantzatuko dute, eta kranpoien zuzeneko soinuak Xabier Erkizia konpositoreak egindako soinu-larru batekin uztartuko dira, kranpoien eta letoizko xaflen soinuen aurretiazko grabazioetatik abiatuta. Saio honetarako sarrerak agortuta daude.
Miriam Isasi da proiektuaren zuzendaria eta honakoek ere hartu dute parte: Laura R. del Amo (kamera eta edizioa), Leire Otamendi eta Nerea Vesga (Kukai Dantza), Jon Maya (Kukai Dantza koreografia), Xabier Erkizia (soinu-sorkuntza), Sin Patron (jantziak), Genzo P. (soinua), La Taller (grafikoa).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian