Besteak beste, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Ibrahim Balde eta Amets Arzallusen Miñan, Katixa Agirreren Amek ez dute edota euskal poesiagintzaren inguruko bi antologia liburuk ere ikusiko dute argia laster.
Pandemiaren eraginez, 2020. urtea sektorearentzat zaila izan bazen ere, sormen literarioa ez da eten eta ugari dira orain ere argitaratzen ari diren lanak. Horien artean, Etxepare Euskal Institutuak diruz lagundutako euskal liburuen itzulpenak, plazaratzen hasiak direnak. Bost argitaratu dituzte, eta seigarrena heltzear da. Orotara 28 euskal obraren itzulpenak bideratzeko eman du laguntza Institutuak.
Poesia, eleberria, ipuinak, saiakera… Askotarioak dira euskaratik itzuli diren edukiak. Adibidez, orain arte kaleratutako itzulpenen artean daude Beatriz Chiviteren Hirietan poesia liburu eleaniztuna, gaztelaniazko eta galegozko Antonio Rodriguez Lopezen itzulpenekin; Mikel Valverderen Nika Vekilanka, Rita gigante ipuinaren eslovenierazko bertsioa, Zalozba Malinc-ek itzulita; Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren Atãria. Una puerta a la utopía eleberriaren gaztelaniazko bertsioa, idazleak berak itzuli duena; eta Joxemari Iturralderen Armoniskuja (Perlak, kolpeak, musuak eta traizioak euskaraz), Lurra Editions-ek finladieraz eman duena argitara.
Kirmen Uriberen 19 segundo poesia liburua ere itzuli du gaztelaniara Gerardo Markuleta Gutierrezek. Gainera, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron eleberria alemanieraz plazaratuko du laster Edition Converso etxeak. Bidean dauden gainerako liburuen zerrenda osatzen dute, besteak beste, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Ibrahim Balde eta Amets Arzallusen Miñan, Katixa Agirreren Amek ez dute edota euskal poesiagintzaren inguruko bi antologia liburu.
Etxepare Euskal Institutuaren lan ildo nagusienetakoa euskal itzulpengintza sustatzea izan da bere hastapenetatik. Urtero, euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen diru-laguntzak eskaintzen ditu, baita itzulpengintza bultzatzen duten beste hainbat jarduera kudeatu ere; hala nola, Etxepare – Laborak Kutxa Itzulpengintza saria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian